196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Herrilarreen esleipena

Garinoaingo Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamar eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Garinoaingo herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Garinoaingo herrilurretako laborantzen eta larreen aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Moduak izanen dira, laborantzetan, lehentasuna duten herritarrendako esleipena eta herritarren arteko zuzeneko esleipena, eta larreetan, herritarren arteko zuzeneko esleipena. Baldintzak ezarririk daude udal ordenantza horretan eta 2014ko irailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakian. Bi agiri horiek Udal Idazkaritzan daude eskura.

Garinoainen, 2014ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1413241