196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan
(antolamendu xehakatuko determinazioak). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Funesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, katastroko 2. poligonoko 702, 703, 704 eta 705. lurzatiei dagokienez, Adrián Domínguez Martínezek Funesko Arau Subsidiarioetan sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea haien eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Funesen, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1413280