2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKIROTZ
Herrilurretako ondasunen gaineko ordenantza.
Hasierako onespena
Ezkirozko Kontzejuko Batzarrak, 2014ko irailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du, behar den quorumarekin, Ezkirozko (Galar Zendea) Kontzejuko herrilurretako ondasunen erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza. Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkirotzen, 2014ko irailaren 23an.–Kontzejuko burua, Jesús Huarte Remiro.
Iragarkiaren kodea: L1413224