196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2014ko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Espartza Zaraitzuko Udal Plan Orokorrean, 2. poligonoko 62. lurzatiari dagokionez. Eraikina errota zaharra da, eta Rochapea karrikako 4an dago.

35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74 eta 76. artikuluei dagokienez xedatua aplikatuz eta orobat haren aldaketa, Presako Neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen arabera, espedientea 20 egunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Espartza Zaraitzun, 2014ko irailaren 10ean.–Alkatea, Gregorio Beaumont Esandi.

Iragarkiaren kodea: L1413298