1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, psikologo lanpostuetan aritzeko deialdien kontra.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 8an emandako 1460/2014 Ebazpenaren bidez, psikologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onetsi ziren; bata, aldi baterako kontrataziorako, eta bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onetsi zen. 2014ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an.
M.ª Ángeles Redín Sáinz andreak eta María Inés Lahoz García andreak gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 8an emandako 1460/2014 Ebazpenaren kontra. Horren bidez, psikologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onetsi ziren, bata, aldi baterako kontrataziorako eta, bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probarako deialdia ere onetsi zen. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) aurkeztuta edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2014ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1413215