Iragarkia
195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Beken deialdia, euskarazko ikastaro trinkoetara joateko
Deialdi honen helburua diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat eta hori gauzatzeko, zeina Udalbatzak onetsi baitzuen, hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran –erabakia behin betiko bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (21. NAOn argitaratua, 2006ko otsailaren 17an).
A.–Entitate deitzailea:
1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2.–Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.
3.–Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.
4.–Instrukzio-organoa: Deialdia kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua:
1.–Deialdiaren xedea:
Deialdi honen helburua Iruñeko bizilagunei diru-laguntzak ematea da, 2014. urtean euskarazko ikastaro trinkoak barnetegietan egiteagatik, betiere horretarako behar diren eskakizunak betetzen badituzte.
Halaber, deialdi honetan parte har dezakete ikastaroak 2013. urteko azaroan eta abenduan egin eta orduko deialdi horretan parte hartu ezin izan zutenek, eskabideak aurkezteko epea 2013ko azaroaren 12an amaitu zelako.
2.–Deialdiaren helburua:
Herritarrek euskara barnetegietan ikas dezaten sustatzea.
3.–Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:
Diru-laguntzak jasotzeko, beharrezkoa da plegu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastaroetan ikasi eta horiek 2013ko azarotik 2014ko urrira bitarteko aldian, biak barne, egin izana.
Ikastaroek lau aste iraun behar dute gutxienez, baina iraupen laburragoko ikastaroak ere metatzen ahal dira, baldin eta horien artean lau aste baino gehiago iragan ez badira.
C.–Aurrekontuetako kredituak, diru-laguntzen gehieneko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:
1.–Deialdiaren gehieneko zenbateko osoa kreditu erabilgarrietan: 2.328 euro.
Emango diren diru-laguntzek ezinen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
2.–Aurrekontu-saila: 50/45140/480000.
3.–Banakako gehieneko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntzak ikastaroaren kostuaren %50 hartuko du, eta, edonola ere, inork ezin izanen du 492 euro baino gehiagoko diru-laguntzarik jaso, guztira, euskarazko barnetegietan ikastaro trinkoak egiteagatik. Muga hori neurtzerakoan, kontuan hartuko dira Iruñeko Udalak gaur egun arte eman dituen diru-laguntzak aurreko urteetako antzeko deialdietan.
Diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute, diru-laguntza hauetarako izendatu den gehieneko zenbatekoa hainbanatuko da ezarritako baldintzak bete eta deialdian onuradun suertatu direnen artean.
4.–Hainbanatzeko aukera:
BAI EZ.
Baiezkoa bada, nola hainbanatu:
Lehenengo eta behin, eskaera bakoitzari dagokion diru-kopurua kalkulatuko da, horretarako plegu honetan ezarritako irizpideak aplikatuz. Eman beharreko diru-laguntza guztien emaitzak deialdi honen guztizko kopurua gainditzen badu, horietako bakoitza proportzioan murriztuko da, halako moduz non, behin murrizketa egin eta gero kopuru guztiak gehituta, deialdiaren zenbatekoak zenbat jo eta horrenbesteko emaitza aterako baita.
5.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.
Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.
6.–Urtekoak:
Aurtengo zenbatekoa: | 2.328 euro |
1. urtekoa: | euro |
2. urtekoa: | euro |
3. urtekoa: | euro |
4. urtekoa: | euro |
D.–Onuradun izateko baldintzak:
1.–Onuradun izateko baldintzak:
Onuradun izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horri buruzko salbuespena egin eta hala egin dela adierazten bada atal honetan.
Berariazko baldintzak: BAI EZ.
1. Iruñean erroldaturik egotea, diru-laguntza zer ikastarotarako eskatu eta hori hasi baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
2. Ikastaroa egitea, eskola guztietatik gutxienez % 90ean parte hartuta eta ikastaroan nahikoa aprobetxamendu ona aterata.
3. Tributu-betebeharrak egunean izatea, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere, eta zordun ez izatea behin diru-itzulketa bidezkoa dela ebatzita. Udalak bere kabuz egiaztatuko du eskatzaileak egunean dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak.
Deialdiaren izaera berezia dela medio, onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:
BAI EZ.
2.–Nola ziurtatu onuradun izateko baldintzak betetzen direla: Deialdi honen H.4) atalean exijitzen diren agiri eta informazioak aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.
E.–Onuradunaren betebeharrak:
Deialdi honen ondorioetarako, onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.
Berariazko betebeharrak:
BAI EZ.
–Laguntza eskuratzen duenak onuraduntzat hartua izateko baldintzak bete beharko ditu, eta betebeharra izanen du, halaber, jasotako diru-laguntzen inguruan organo eskudunek egiten ahal duten edozein egiaztapeni men egiteko.
–Behar bezalako publizitatea egitea, jakitera emate aldera diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak eta saioak Iruñeko Udalak finantzatu dituela. BAI EZ.
Onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:
Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.
Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.
Oroitzapen-plakak.
Aipamenak hedabideetan.
Beste batzuk:
–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.
Zehaztu xede-epea:
F.–Entitate laguntzaileak:
Organo emailearen izenean eta haren kontura jarduten diren entitate laguntzaileen esku-hartzea:
BAI EZ.
Entitate laguntzaile izan ahalko dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonak zein entitateak. Lankidetza-hitzarmen bat egin beharko da organo emailearen eta entitate laguntzailearen artean, eta, bertan, entitate horrek onartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira, Iruñeko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenarekin bat.
G.–Proiektuaren moldaketak:
Proiektuan moldaketak egiteko aukera: BAI EZ.
H.–Eskaerak non, nola eta noiz arte aurkeztu:
1.–Eskaerak aurkezteko tokia:
Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; San Saturnino k. 2, behea; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.
2.–Eskaerak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 12ra arte.
Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
3.–Eskabidea eta agiriak nola aurkeztu:
Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen H.4) atalak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
Baldin galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkezten ahalko da haren indarrari buruz, bertan adierazita noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, aitorpen hori aurkezteko beharrezkoa da bost urte baino gehiago igaro ez izana dagokien prozedura amaitu denetik.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.
4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituzten baldintza orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten berariazko baldintzak, eta ez duela ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok.
c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:
Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.
Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, 15 eguneko gehieneko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak). Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.
d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta aski ahalmen eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.
e) Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa (ikus deialdi honen III. Eranskina).
f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.
Deialdi honetarako EZ da beharrezkoa izanen aurkeztea ez e) letran adierazten den dokumentazioa – xede bererako eskatutako diru-laguntzen aitorpenari dagokiona (III. Eranskina)– ez f) letran adierazitakoa –memoriari dagokiona–.
g) Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatutako agiria, non argi azalduko baitira ikastaroak noiztik noizera iraun duen, ikastaroaren maila eta kostua dirutan; halaber, agiri berean ziurtatuko da eskatzaileak hala jarrera ona erakutsi duela eta aprobetxamendu normala atera diela emandako irakaspenei nola ikastaroak zenbat iraun eta horren % 90ean baino proportzio handiagoan ikastarora joan eta bertan parte hartu duela. Agiri hori sinatzen duen pertsonak bere burua modu argian identifikatu beharko du ikastaroa antolatu duen entitatearen arduradun gisara.
h) Ikastaroaren kostua ordaindu izanaren egiaztagiria.
i) Diru-laguntza zein banku-kontutan jaso nahi duen eta hori eskatzailearen izenean dagoela ziurtatzeko agiria.
Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legearekin bat kautoak diren kopiak.
I.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:
Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Onartuak izan diren eskaera guztien kasuan, ikastaroaren kostuari % 50eko portzentajea aplikatuko zaio, eta horren emaitza izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa.
J.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:
Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:
Batzordeburua: Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.
Batzordekideak:
–1. Udaleko Euskara koordinatzailea.
–2. Kultur jardueretako teknikaria.
–3. Civivox zentroetako teknikari koordinatzailea.
Idazkaria: Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari euskaldun bat.
K.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:
1.–Prozedura izapidetzea:
Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen I) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.
Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
2.–Ebatzi eta jakinarazteko epea: 2014ko abenduaren 31ra arte.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta, bertan, berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, horien eskatzaileak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.
3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea data honetatik aurrera hasiko da kontatzen:
–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aurrera: BAI EZ.
–Eskaera organo eskudunaren erregistroan izapidetzeko aurkeztu eta hortik aurrera: BAI EZ.
– Epea kontatzeko beste sistema bat: 2014ko abenduaren 31ra arte.
Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.
L.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:
Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzea: BAI EZ.
Argitaratzeko bidea:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iruñeko Udaleko iragarki-taula.
M.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak:
1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:
Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen M.2) atalean ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:
Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Q.2) atalean ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua: BAI EZ.
Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:
2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2014ko azaroaren 12ra arte.
N.–Azpikontratazioa:
Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.
Portzentajea:
Ñ.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:
Onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta nola erabili den diru-laguntzaren xedea den jardueran: BAI EZ.
Zenbatekoa edo portzentajea:
O.–Diruz lagundutako jardueren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:
Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
P.–Ordainketa:
1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:
Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.
Konturako ordainketa:
Ordainketa zatikatua.
Ordainketa aurreratua.
Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
2.–Bermeak eratzea:
BAI EZ.
Eratzeko modua eta zenbatekoa:
Q.–Justifikazioa:
1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:
Justifikazio-kontua:
Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Justifikazio-kontua, kontu-ikuskari baten txostena aurkeztuta.
Bestelako edukirik: BAI EZ.
Justifikazio-kontu sinplifikatua:
Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Zehaztu beharrekoak:
–Modulua osatuko duten unitateak.
–Moduluaren unitate-kostua.
–Gainerako inguruabarrak.
Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Beste sistemaren bat: Eskaerarekin batera gastua justifikatzeko dokumentazioa aurkeztuko da (H.4 oinarria).
2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: 2014ko azaroaren 12ra arte.
R.–Dirua itzularazteko arrazoiak:
Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.
Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.
S.–Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
T.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:
U.–Eranskinen aurkibidea:
I. Eranskina. Eskabide eredua Deialdi honetako eranskinaren arabera: BAI EZ (berariazko eredua eransten da)
II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak baldintzak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.
Berariazko eredua eransten da, deialdi honetako eranskinaren arabera: BAI EZ.
III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.
Berariazko eredua eransten da, deialdi honetako eranskinaren arabera: BAI EZ.
Eranskin osagarriak.
Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ondo ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.
I. ERANSKINA
Diru-laguntzen eskabidea
ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||||||
Izen-abizenak edo Sozietatearen Izena | ||||||||||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | Helbidea | Telefonoa | ||||||||
Zk. | Eskailera | Solairua | PK | Herria | ||||||
[EZABATU EZ DAGOKIZUNA] Berez edo honako honen izenean*: | ||||||||||
Izen-abizenak edo Sozietatearen Izena | NAN, IFZ, AIZ edo IFK | |||||||||
JAKINARAZPENETARAKO DATUAK | ||||||||||
Izen-abizenak edo Sozietatearen Izena | ||||||||||
NAN, IFZ, AIZ edo IFK | Helbidea | |||||||||
Zk. | Eskailera | Solairua | Pk | Herria | Telefonoa | |||||
Faxa | Helbide elektronikoa | |||||||||
Jakinaren gainean nago ........ datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, xede honetarako:
ESKAERA:
Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.
Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko ziurtagiria, deialdiaren H.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.
Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. eranskina).
Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.
Deialdi honen H.4) atalean zehazten diren agiriak.
Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-baseak osatzen dituzten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).
Iruñeko Udaleko Jaun Alkate Udalburua.
II. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena
Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ....................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio): ............................................................................................................... Helbidea: ..................................................................... IFZ: ....................
Telefonoa: ................. Faxa: ......................... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ................................................................................................................................................
AITORPENA:
–Bete egiten ditu onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.
–Ez du ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.
–Egunean ditu zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.
–Konpromisoa hartzen du eskatutako laguntzaren zenbatekoa diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko duela.
–Konpromisoa hartzen du aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egiten zaion eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen du,
Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-baseak osatzen dituzten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).
III. ERANSKINA
Erantzukizuneko aitorpena,
xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean
Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ....................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio): ............................................................................................................... Helbidea: ..................................................................... IFZ: ....................
Telefonoa: ................. Faxa: ......................... Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ,
Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, hau adierazten du:
Ez du ezein diru-laguntzarik eskatu deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri –ezta haiengandik jaso ere–.
Diru-laguntza hauek eskatu ditu, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri:
Diru-laguntza hauek jaso ditu, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularren eskutik:
Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):
Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):
Iruñean, 2014ko ......................aren .................(e)an
(Sinadura)
Iruñean, 2014ko irailaren 30ean. Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi delegatua, Fermín Alonso Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L1413204
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
