2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Udal Planeko U.I.XI unitateko (Beritxitu)
A-3 eremuko plan berezian. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2014ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.
PLE 19-MAY-07 (4/CU).
“Beritxituko A-3 eremuko plan bereziaren aldaketaren agiria hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean edukitzeko epea iragan da; ikusirik María Nieves, Carlos eta Joaquín Eugui López senideek, beraien izenean eta Terrantia, S.L. ordezkatuz, 2014ko uztailaren 12an jarritako alegazioa; 2014ko abuztuaren 4an Agrupación Jardines del Argak aurkeztutako alegazio txostenarekin eta 2014ko irailaren 4an Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariaren txostenarekin bat (biak espedientean baitira), erabaki da:
1. María Nieves, Carlos eta Joaquín Eugui López senideek, beraien izenean eta Terrantia, S.L. ordezkatuz, 2014ko uztailaren 12an jarritako alegazioa ezestea, 2014ko abuztuaren 4an Agrupación Jardines del Argak aurkeztutako alegazio txostenean oinarriturik. Azken txosten hori onetsi egin da.
2. Agrupación Jardines del Argak sustatutako (Beritxituko) A-3 eremuko plan bereziaren aldaketa behin betiko onestea.
3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
ARAUDIA
U.I.XI Beritxituko (Baratzeak) A-3 eremuko plan bereziaren hirigintza araudiaren 11. artikulua “Gutxieneko lurzatiak” aldatu da, baita O-06 Antolamendu planoa “Egitura - bide sarea - eraikinak - sarbideak” ere.
11. artikulua honela idatzita agertuko da: “Honako ondoriozko lurzati hauek ezarri dira:
“A” lurzatia, 47.128,54 m²-ko azalerakoa.
Bat heldu da 3. poligonoko 1220. (A eta B) lurzatiko zati batekin.
“B” lurzatia, 59.867,40 m²-ko azalerakoa.
3. poligonoko 1201, 1205 eta 1218. lurzatien zati batzuk biltzearen ondorio.
“C” lurzatia, 23.227,44 m²-ko azalerakoa.
3. poligonoko 1204, 1206 eta 1216. (B) lurzatien zati batzuk biltzearen ondorio.
Ezarritako 3 lurzatiek Udal Planean “gutxieneko lurzati” gisa finkatutako 20.000 m²-ak gainditzen dituzte.
Lehen fase gisa katastroko 1201 eta 1218. lurzatiak biltzen dituen urbanizazio proiektuaren aldaketak 46.782,17 m²-ko azalera garbia du (tokian bertan frogatua). Beraz, Udal Planean “gutxieneko lurzati” gisa finkatutako 20.000 m²-ak gainditzen ditu.
Iruñean, 2014ko irailaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1413033