195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan eginiko 1/2014 aldaketa, zerrenda honen arabera:

–Kreditu bereziak. Gastuetan: 1 4521 60000 aurrekontu-aplikazioa “Lursail baten erosketa, kiroldegirako”, 491.000 euroko zenbatekoa.

–Espedientearen finantzabidea: 187000 aurrekontu-aplikazioa, “Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako”, 491.000 euroko zenbatekoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (212, 213 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2014ko irailaren 30ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1413213