195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Prozedura arruntean epatzea

Udalak, 2014ko irailaren 25ean eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

2014ko irailaren 18an Udal honetako Erregistroan sartu da Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariaren ofizioa, 2014ko irailaren 17koa. Haren bitartez aditzera ematen da Javier Ruiz Rupérez, M.ª Pilar Ruiz Rupérez, M.ª de la Mercedes Ruiz Rupérez eta Rosario García Subero jaun-andreen eskariz administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Mendabiako Udalak Hiriko Alde Zaharreko Plan Berezia behin betiko onesteko 2014ko ekainaren 26an hartutako erabakiaren aurka. Errekurtso hori 370/2014 prozedura arruntean dago.

Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Mendabiako Udalari agintzen zaio espediente administratiboa igor dezan, dokumentuen aurkibidearekin batera eta hari gehiturik epatzeko jakinarazpenak, aipatutako Legearen 49. artikuluari jarraituz eginak.

Horiek horrela, Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzien Salan jarraitzen ari den 370/2014 zenbakiko prozedura arruntean agertzea eta behar diren ekintzak gauzatzea, errekurritutako erabakiaren baliozkotasuna eta legezkotasuna defendatzeko.

2. Abokatu gisa izendatzea Andrés Vidaurre Ojer eta Concha Vidaurre Mauleón, eta prokuradore gisa, berriz, Carlos Hermida Santos, Udal honen interesak defenda eta ordezka ditzaten.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta hauek epatzea, demandatu gisa aurkez daitezen eta autoetan ager daitezen, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. Espediente administratiboa igortzea aipatutako Salari, epatzeen agiriekin batera.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo bestela, hautara,

b) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela, hautara,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honetatik aitzina.

Mendabian, 2014ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1413212