195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 989/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 989/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Bretin de la Higuera S y Puche Soler JM sozietate irregularrari (IFK:J71065957) zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Zita 2015eko urtarrilaren 8an da, 10:00etan, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea 4, 1. solairua).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela lau eguneko epean.

Iruñean, 2014ko irailaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1412604