4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 3808/2014 falta-judizioa
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, Laura Guerra Hernándezi, zitazioa egiten zaio ahozko judizioan parte hartzeko ager dadin azaroaren 13an, 10:10ean, 303. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1412476