195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 535/2013 autoak. Epatzeak.

Lizarran, 2014ko uztailaren 31n.

Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria. Honen bidez.

Aditzera ematen dut: ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 0000535/2013 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Alberto Rodrigo Naranjo Ortiz jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Alberto Rodrigo Naranjo Ortiz jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2014ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1412379