195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa, Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Untzueko herrilurretako ondasunak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzuen, 2014ko irailaren 29an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1413175