2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Pitillasko Udalak, 2014ko irailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2014ko irailaren 29an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.
Iragarkiaren kodea: L1413178