195. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149/2014 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak emana, kanpoko sustapenerako laguntzen deialdia, ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programaren osagarria, onesten duena.

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartera ateratzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko.

Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartera ateratzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da. Helburu hori edukita, kanpoko sustapenerako laguntzen deialdia egin gogo da.

Deialdi honek helburu du babesa ematea nazioartera ateratzeko prozesua abian jarri nahi duten enpresei edo prozesu horren lehenengo faseetan daudenei. Horretarako, ICEX estrategiarekin bat egiten dugu, nazioartera ateratzeko hasierako faseak babesten baititu ICEX Next programaren bitartez. Hartara, elkarlanean aritzen gara eta bermea dugu hautatutako enpresek beharrezko irizpideak betetzen dituztela nazioartera ateratzeko apustuak arrakasta izan dezan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Nafarroako enpresen kanpoko sustapenerako laguntzen 2014ko deialdia onestea (ID4757).

Bigarrena.–Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

Hirugarrena.–186.100 euroko gastua baimentzea, 2014ra luzatutako 2012ko aurrekontuko “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 124001-16330-4709-431300 kontu-sailaren kargura.

Laugarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen kontra, administrazio bidea amaitzen ez baitu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 15/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 30/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatuari jarraikiz. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2014ko irailaren 15ean.–Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.

1. ERANSKINA

Kanpoko sustapenerako 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da diru-laguntzen kontzesioa arautzea ICEX, España Exportación e Inbersionesen ICEX Next programan onartu dituzten Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta bizkortzeko.

2. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Enpresa eskatzaile bakoitzak diru-laguntza jaso dezake aurkeztutako planean sartutako sustapen ekintzengatik, eta horiekin loturiko gastuak finantzatuko dira soilik.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak eta haiei dagozkien gastu agiriak 2013ko abenduaren 16tik 2014ko abenduaren 15era bitartean egin beharko dira. Ferien kasuan, aurretik egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira, 2014. urtean feriak egiteko.

ICEX Next programan 2014an sartu diren enpresen kasuan, ICEX Next Programan onartu ziren egunetik aurrera (ICEX Next programari lotzeko gutuna sinatu zen eguna) 2014ko abenduaren 15era bitarte egindako gastuak izanen dira hautatzeko modukoak.

2013an deialdi honetako laguntzen onuradunak izan ziren enpresen kasuan, 2014ko deialdian onuradunak ere izanez gero, 2013ko deialdiaren kargura egindako laguntzak eta 2014an emandakoa, batuta, ezin da 10.000 eurotik gorakoa izan.

Ondoko gastu hauek laguntzen ahal dira diruz (Hautatzen ahal diren gastuak izeneko 3. eranskinean agertzen dira zehatzago):

1. Zabalkunde-sustapenerako materiala (katalogoak, eskuorriak, erakustokiak, webak etab.)

2. Publizitatea.

3. Ferietan erakusketari gisa parte-hartzea.

4. Merkatu-azterketarako bidaiak eta salerostekoak.

5. Sustapenerako ekintzak.

6. Patenteak eta markak erregistratzea.

7. Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk.

ICEX Next programaren barnean sartuta ez dauden gastuak aurkez daitezke, behar bezala justifikatzen bada ICEX Next programaren diru-laguntza ez dela aski horiek pagatzeko.

3. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan gehienez ere 10.000 euro eman dakizkioke enpresa bati. 2013an deialdi honetako laguntzen onuradunak izan ziren enpresen kasuan, 2014ko deialdian onuradunak ere izanez gero, 2013ko deialdiaren kargura egindako laguntzak eta 2014an emandakoa, batuta, ezin da 10.000 eurotik gorakoa izan.

2. oinarrian sartutako kontzeptuetarako diru-laguntzaren portzentajea laguntza jaso dezaketen gastuen %30ekoa izanen da, bidaia gastuak izan ezik. Kasu horretan, enpresako pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatua hartzeko gastu guztiak sartzen ahal dira diru-laguntzetan, eta herrialde bakoitzeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoaren %50eraino iristen ahal da gehienez ere. Foru agindu honen 4. eranskinean ageri da.

Aurkeztutako aurrekontuaren %60 gauzatzen ez duten enpresek laguntzarako eskubidea galduko dute.

4. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako ETEak izan daitezke onuradunak:

a) ICEXek (España Exportacion e Inbersiones) sustatzen duen ICEX Next programan onartuak izatea. Bi deialditan izan daitezke onuradunak jarraian, ICEX Next programan parte hartzen segitzen badute.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Eskaera aurkezten den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez urratzea. Eskabidean sartutako erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da hori.

2. Betebehar horiek 5. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dituzte enpresa eskatzaileek, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte eutsi beharko zaie.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dauzkala egiaztatzeko, eskabide-orrian interesdunek baimena emanen diote Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari betebehar hori frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

3. 2013an deialdi honetan onuradun izateak ez du bermatzen 2014an onuradun izanen dela berriz. Oinarri arautzaile hauetako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera puntuatuko dira aurkeztutako proiektuak. Kontzesioak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

5. oinarria.–Eskabideak aurkeztea.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (deialdia zein egunetan argitaratu, hurrengo hilabeteko egun horretan bukatuko da).

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala beharko da.

Nafarroako Gobernuak erabiltzaileentzako arretaguneak jarriko ditu eta behar bezala iragarriko ditu zerbitzuen katalogoaren fitxan, tramitazioa errazteko beharrezko baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten enpresa eskatzaileei. Gune horietan eskaerak aurkezteko moduari buruzko aholkuak emanen dira, eta, hartarako, aurreko lerroaldean adierazi bezala, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

2. Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.navarra.es) eskuratzen ahal den ereduari jarraituko dio (2. eranskina), eta agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia.

b) ICEX Next programaren esparruan egindako negozio ereduaren azterketa.

c) ICEX Next programaren esparruan egindako business plana. Bukaturik ez badago, ordura arte egindakoa aurkeztu beharko da.

d) Zerga betebeharrak eguneraturik izatearen ziurtagiria.

e) Gizarte Segurantzaren ordainketa eguneratua duela dioen ziurtagiria.

3. Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak hamar egun balioduneko epean osatzeko eskatuko dio enpresa eskatzaileari eta aditzera emanen dio, horrela egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Halaber, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak eska diezaioke Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuari diruz laguntzen ahal diren ekintzak egin direla frogatzen duten agiriak aurkezteko, eskaeretan jasotako datuak egiaztatzeko asmoz.

6. oinarria.–Diru-laguntza emateko irizpideak.

Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da.

Laguntzak emateko irizpideak honako hauek dira:

a) Jarduketaren destinoko herrialdeak, 25 puntu arte.

–25 puntu, destinoko herrialdea Europar Batasunean ez badago;

–15 puntu, destinoko herrialdea Europar Batasunean badago eta 2004. urtearen ondoren sartu bazen. Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia eta Kroazia.

b) Jarduketak eragina izatea Moderna Planarekin lerrokatutako sektoreetan, 20 puntu arte. 20 puntu emanen dira, jarduketaren sektorea Moderna Planean jasota bada. Bestela, 15 puntu emanen dira. Moderna Plana hemen kontsulta daiteke:

http://www.modernanavarra.com/el-plan-moderna/

c) Proposamenaren kalitatea, 30 puntu arte. Atal honetan, eskaeraren inprimakiaren barnean dagoen ekintza plana baloratuko da (2. eranskineko 8. puntua):

–Posizionamendu estrategikoa: elkarren arteko eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion, 10 puntu arte.

–Proiektuaren helburuak eta lortu nahi diren emaitzak (zehatzak eta zenbatzeko modukoak), 10 puntu arte.

–Ekintzen deskribapena, egutegia eta aurrekontua, 10 puntu arte.

d) ICEX Next programan sartzeko ICEX-ek emandako puntuazioa, 25 puntu arte.

7. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari diru-laguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia izanen da diru-laguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 2 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

Diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako epeetan, betiere 2014ko abenduaren 31 baino lehenago, enpresa onuradunek adierazitako epean izan dituzten gastuak eta egin dituzten ordainketak frogatu beharko dituzte. Horretarako, 5. eranskinean eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

9. oinarria.–Diru-laguntzaren ordainketa.

Frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, enpresa onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubideak dakartzan betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntza jasotzen duten enpresek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntzaren xedeko ekintzak gauzatu direla egiaztatzen laguntzea, eskatzen zaizkien agiriak eta azalpenak aurkeztuta.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinaraztea 4. oinarrian eskatutako betebeharren gainean gertatzen den edozein gorabehera.

c) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbehar orokorrak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

11. oinarria.–Diru-laguntzen bateraezintasuna eta “de minimis” laguntzak.

1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

2. Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horri jarraikiz, edozein enpresari emandako “de minimis” laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, onuradunek eskabidean aitortuko dituzte kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak.

12. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

14. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.

b) Behar denean, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasun betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatu ondoren aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez eskura egonen da Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskatutakoa gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean ondoz ondoko diru-laguntzak jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. ERANSKINA

Kanpoko sustapenerako 2014ko deialdia

Eskaera aurkezten duenaren datuak:

(eskatzailea bera ez denean)

IFZ

Izena eta 2 deiturak edo sozietatearen izena

Eskatzailearen datuak:

IFZ

Izena eta 2 deiturak edo izen soziala

Helbidea

(kalea, zenbakia, solairua)

PK

Herria

Probintzia

Helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako (kalea, zenbakia, solairua)

PK

Herria

Tel.

Faxa

Web orria

Proiektuaren arduraduna

(enpresan duen kargua eta izen-abizenak adierazi)

Helbide elektronikoa

1. Eskatzailearen ezaugarriak.

Eratu zen urtea:

Helbide fiskala:

JEZaren altako data:

Epigrafea:

Produktuaren edo zerbitzuaren deskripzioa:

Zein sektoretakoa den: (1)

“Besteak” aukeratu bada, deskribatu sektorea.

Esportazioaren / salmenten % (enpresarena, azkeneko ekitaldi itxian)

%

Esportazio departamentua

Noiz sortua (data)

Osatzen duten pertsonen kop.

Esportazio departamentua osatzen dutenen datuak (adierazi izena eta zer postu betetzen duen):

(1) Nekazaritzako elikagaiak, automozioa, ekipamenduko ondasunak, bioteknologia, eraikuntza bioklimatikoa, energia berriztagarriak, logistika eta garrioa, aisialdia, kultura eta turismoa, IKTak, osasuna eta nanoteknologia, beste batzuk.

2. Eskaeraren ezaugarriak.

Hautatutako herrialdea (herrialde batengatik baino gehiagogatik aurkezten bada eskaera, lauki bat erantsiko da herrialde bakoitzerako):

Hautatutako herrialdearen esportazioen %?:

3. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren aitorpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebeharrei dagokionez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.

4. Lorturiko beste diru-laguntza batzuen adierazpena.

Eskatutako diru-laguntzaren xedeari buruz, zera aitortzen dut:

Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren diru-laguntza eskuratu dudala (Bai/Ez). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

“De minimis” araubideak erregulatzen dituen laguntzei buruz (Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamendua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzak aplikatzeari buruzkoa), hauxe adierazten dut:

Ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan, jaso dudala Espainiako edo atzerriko administrazio edo erakunde publikoren “de minimis” laguntza (Bai/Ez). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

KONTZESIOAREN DATA

5. Datuak eguneratzeari buruz, zera adierazten dut:

Hitz ematen dut aitorpen honetan adierazitako diru-laguntzetan gertatzen diren aldaketa guztien berri emanen diodala Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, idatziz eta gehienez 15 eguneko epean.

6. Baimena ematea.

Baimena ematen diot Ekonomia eta Ogasun Departamentuari diru-laguntzen ebazpen proposamena onartzen denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuta dauzkadala.

7. ETEa izateari dagokionez, ondokoa adierazten dut:

ETEtzat hartua izateko, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera, hauek dira kontuan hartu beharreko datuak (itxitako azken kontabilitate ekitaldikoak):

Enpresa eskatzailea

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

Beste enpresa batzuek %25etik gorako partaidetza daukate? Bai/Ez

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo

Eskatzailearen kapitalean partaide diren enpresen izen sozialak

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak. Hautatu

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

%25etik gorako partaidetza du beste enpresa batzuetan? Bai/Ez

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo

Eskatzaileak zer enpresatan duen partaidetza, haien izen sozialak:

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak Bai/Ez

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

Badago enpresaren bat, eskatzailearen administrazio, zuzendaritza edo kontrol organoetako kide gehienak izendatzeko edo ezeztatzeko eskubidea duena?

Bai/Ez

Badago enpresaren bat, eskatzailearen gainean eragin nagusia gauzatzeko eskubidea duena, harekin sinatutako kontratuari edo estatutu klausula bati jarraikiz?

Bai/Ez

Badago enpresaren bat, akzioduna dena edo eskatzailearekin elkartuta dagoena, bozkatzeko eskubide gehienak kontrolatzen dituena, beste akziodun edo eskatzailearen bazkide batzuekin sinatutako hitzarmen bati jarraikiz? [Bai/Ez]

Enpresaren izen soziala

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak Bai/Ez

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

Datu agregatuak

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

Adierazitako datuak ikusita, enpresak uste du honelakoa dela: Mikroenpresa/Enpresa txikia/Enpresa ertaina/Enpresa handia

8. Ekintza plana (atal hau herrialde bakoitzerako bete behar da)

8.1. Herrialdea (zehaztu behar da zer zonatara edo eskualdetara zuzenduko diren jarduketak):

8.2. Posizionamendu estrategikoa (eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion).

8.3. Proiektuaren helburuak eta lortu nahi diren emaitzak (zehatzak eta zenbatzeko modukoak).

8.4. Ekintzen deskribapena, egutegia eta aurrekontua.

EKINTZAREN IZENA

DESKRIPZIOA

DATA

AURREKONTUA

(1) Hautatu

(…)

GUZTIRA, HERRIALDE HORRETAN

(1) Zabalkunde-sustapenerako materiala, publizitatea, ferietan erakusketari gisa parte-hartzea, merkatu-azterketarako bidaiak, sustapen ekintzak, patente eta marken erregistroa.

9. Sinadura.

.................................(e)n, ................(e)(a)n

Sinadura eta zigilua:

Kargua:

10. Eskatzailearentzako argibide interesgarriak.

1. Eskabidean eta erantzukizuneko aitorpenean emandako datuak Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubideak, betiere aipatutako legerian oinarriturik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan erabiliko dira.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako diru-laguntza eta kasuan kasuko berandutza interesak itzul daitezela eta arau-haustea oso larria bada zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

11. Eskaeraren dokumentazio osagarria.

ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia.

ICEX Next programaren esparruan egindako negozio ereduaren azterketa.

ICEX Next programaren esparruan egindako Business planaren herrialdea.

Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eguneratuaren izatearen ziurtagiria.

Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneraturik izatearen ziurtagiria.

11. Ohar orokorrak.

–Programaren barruan, enpresa nazioartera ateratzea xede duten ekintzak hartuko dira kontuan soilik.

–Programa hau bateragarria da beste erakunde batzuen laguntzekin; hartara, aurkeztutako fakturen babesa metagarria da, haien zenbatekoaren %100 gainditu gabe, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinarazi ondoren eta ukatu gabe eskatzen diren gainerako baldintzak bete behar direla (“minimis”, edo Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak bidezkotzat jotzen duen beste edozein).

–Soilik hirugarrenek fakturatutako gastuak hartuko dira aintzat.

–ICEXek fakturatutako kontzeptuak ez dira aintzat hartuko.

–Enpresaren barruko kostuak bazter utzi dira.

–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak zerbitzuak egitea ez da inolaz ere babestuko–Gastu bat hautagarria ote den duda izanez gero, edo hura nola justifikatu behar den, enpresak Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari galdetuko dio.

–Deialdi honen epe hautagarriaren barruan dauden fakturak onartuko dira soilik (2013ko abenduaren 16tik 2014ko abenduaren 15era bitarte).

–Laguntza kalkulatzeko, babesten den faktura edo gastua zergapetzen duen zerga mota bat ere ez da kontuan hartuko (BEZa ere ez), aintzat hartu gabe hura Espainian edo atzerrian sortarazten den.

Enpresak aintzat hartu beharko du zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak izan beharko dituela.

Enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatuetan PIN logoa sartu beharko dira (katalogoak, eskuorriak, kartelak, web orriak, erakustokiak ferietan, desfileak, sustapenerako ekintzak).

Logoa hemendik deskargatu behar da:

www.planinternacional.navarra.es

3. ERANSKINA

Kanpoko sustapenerako 2014ko deialdia
Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen zehaztasuna

1. Zabalkunde-sustapenerako materiala.

Kontzeptu hautagarriak:

–Katalogo, eskuorri, kartel, prentsa karpeta eta informaziorako beste material batzuk, inprimatuak zein ikus-entzunezkoak, prestatu eta berrinprimatzea.

–Salmenta-puntuetako erakustokiak.

–Ontzien eta etiketen diseinu eta/edo egokitzapena (produktuena zein erakusgaiarena).

–Web orriak diseinatzea eta/edo aldatzea edo handitzea, Interneteko merkataritzako atarietan produktuak saltzeko enpresari alta emateko kostua, erregistroa eta domeinua barne.

Gainera, sustapenerako materialarekin ikusteko duten testuak itzultzeko gastu guztiak bilduko dira.

Material hori guztia esportaziorako baino ez da erabiliko, eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez editatu beharko da, Espainiako enpresaren markarekin eta izenarekin.

Baztertutako kontzeptuak:

–Enpresaren opariak eta promoziokoak.

–Bisita-txartelak.

–Markaren diseinua eta garapena eta produktuaren garapena.

–Enbalajeak diseinatzea eta egitea.

–Ontziak eta etiketak prestatzea.

–Erakusgaiak prestatzea.

–Web orria mantentzea.

–Enpresa merkataritzako atarietan edukitzea.

–Mailing-a.

Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

2. Publizitatea.

Kontzeptu hautagarriak:

–Kanporako erabilitako materiala sortzea eta jada dagoena egokitzea merkatu bakoitzerako.

–Atzerriko hedabideetan eta Espainiako hedabideetako nazioarteko edizioan sartzeko kostua.

–Interneteko publizitatea (adibidez: bilatzaileetan toki nabarmena izatea, kanpoko merkatuetarako).

Baztertutako kontzeptuak:

–Espainiako merkaturako publizitatea.

Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

3. Ferietan erakusketari gisa parte-hartzea.

Kontzeptu hautagarriak:

–Norberaren parte-hartzeak kanpoko feria edo kongresu sektorialetan, enpresa erakusketari edo egoile gisa joaten denean.

–Beste enpresa osagarri baten edo banatzaile baten erakustokian parte-hartzeak, betiere enpresa parte-hartzailearen izena agertzen bada programan.

Ondorengo kontzeptuengatik sar daitezke gastuak:

1. Inskripzio eskubideak.

2. Lekua errentan hartzea.

3. Feriako katalogoan sartzeko kostua.

4. Dekorazioa.

5. Erakustokia mantentzeko gastuak.

6. Azafatak eta interpreteak.

7. Bidaia 1 enpresa bakoitzeko.

Baztertutako kontzeptuak.

–Dietak.

–Aduanako gastuak.

–Sustapenerako produktua eta materiala garraiatzea.

–Feriak, enpresako langileak bertan egon direla frogatzen ez bada.

–Ferietan parte-hartzea ICEXen babesa dagoenean.

Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

4. Merkatu-azterketarako bidaiak eta salerostekoak.

Kontzeptu hautagarriak:

Merkatua aztertzeko eta/edo salerosketarako bidaia bakoitzeko, diru-laguntzak hotelaren gastu guztiak (ostatu araubidean) eta bidaiarena estaliko ditu, enpresako pertsona batentzat, destinoko herrialde horretarako esleitutako bidaia-poltsaren %50eko mugara arte. Enpresako bi pertsona batera destino eta egun berberetan daudenean, bidaia-poltsa bakar bat izanen da.

Salbuespenak:

–Bidaia batean herrialde batera baino gehiagotara joaten denean, babestuko den gastua izanen da herrialderik urrunenaren bidaiarako diru-laguntza.

–Bidaiaren distantzia 250 km.-tik beherakoa denean abiapuntutik destinora eta enpresak ez duenean gaua ematen destinoan, babestu beharreko gastua izanen da destinoko herrialdeari esleitu zaion bidaiarako diru-laguntzaren erdia (gehienez ere halako 4 bidaia enpresa bakoitzerako).

–Atzerriko erosleen bidaiak Espainiara, enpresa bisitatzekoak, babesten ahal dira. Diru-laguntzak hotelaren gastu guztiak (ostatu araubidean) eta bidaiarena hartuko ditu, jatorrizko herrialderako esleitutako bidaia-poltsaren %50eko mugara arte.

Baztertutako kontzeptuak:

–Espainiaren barruko bidaiak.

–Aholkulari estrategikoaren bidaiak.

–Ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

5. Sustapenerako ekintzak.

Kontzeptu hautagarriak:

–Saltokiaren sustapenak.

–Kanalaren sustapenak.

–Dastaketak.

–Erakusketa puntualak.

–Lehiaketetan edo kalitate sariketetan parte-hartzea.

–Desfileak.

–Mintegiak.

–Erakustaldiak.

–Jardunaldi teknikoak.

–Harreman publikoetako agentzia kontratatzea.

–Sustapenerako ekintzak Interneten bidez, atzerriko hizkuntza batean badira.

Baztertutako kontzeptuak:

–Beste edozein materialaren erakusgaiak bidaltzea edo prestatzea.

–Sustapenerako opariak (kamisetak, txanoak etab.).

–Cateringa (koktelak etab.).

Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

6. Patenteak eta markak erregistratzea.

Kontzeptu hautagarriak:

–Patenteen eta marken nazioarteko erregistroa (nazioarteko arbitrajea auzietan, izena bilatzean, etab.).

–Homologazioa bezeroekin edo erakunde publiko eta pribatuekin atzerrian.

–Kalitate ziurtapenak atzerrirako.

–ISO ziurtapenak, destinoko herrialdean edo Espainian egiaztatutako ziurtapen entitate batean. Ziurtapena Espainian egiaztatutako entitate batek ematen duenean (ENAC, Kreditazio Entitate Nazionala), hura aitortzeko alde anitzeko akordioa izan behar da (MLA. Harekin, destinoko herrialdeetako egiaztapen erakundeek aitortzen dute Espainiako entitateen egiaztapenen baliokidetasuna).

Ziurtapenen eta homologazioen kasuan, ordainketa partzialak onartzen dira dagoeneko egin diren lanengatik, baldin eta faktura bat egin bada.

Baztertutako kontzeptuak:

–Patenteak eta markak erregistratzea Espainian.

–Zaintzako zerbitzua marka edo patentea mantentzeko.

7. Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk.

Kontzeptu hautagarriak:

–Nazioartera ateratzeko prozesuan enpresek dauzkaten gastuak sartuko dira, aurreko epigrafeetan biltzen ez badira eta berariaz bazterturik ez badaude.

Gastu proposamen horiek kasuaren arabera aztertuko dira, eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aurretik eta idatziz ikusi-onetsi beharko ditu. Horrek, halaber, erabakiko du gastu horiei babesa eman behar zaien ala ez, betiere Programaren Nazioarteko Planaren esparruan badaude eta enpresa kanpoko merkatura ateratzeari lotuta badaude, eta ez enpresaren funtzionamendu arruntari.

Baztertutako kontzeptuak:

–Agiri honetako gainerako ataletan baztertu diruen gastu kontzeptu guztiak.

Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

4. ERANSKINA

Kanpoko sustapenerako 2014ko deialdia
2014ko bidaiarako diru-laguntza (eurotan)

HERRIALDEA

BIDAIARAKO DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GEHIENEZ

ALBANIA

490

ANGOLA

1.380

SAUDI ARABIA

980

ALJERIA

320

ARGENTINA

1.330

ARMENIA

820

AUSTRALIA

1.550

AZERBAIJAN

980

BANGLADESH

1.220

BIELORRUSIA

590

BOLIVIA

1.280

BOSNIA-HERZEGOVINA

430

BOTSWANA

1.360

BRASIL

1.250

BRUNEI

1.550

KAMERUN

850

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

900

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.140

TXAD

900

TXILE

1.440

TXINA

950

KOLONBIA

1.060

KONGO

1.380

HEGO KOREA

980

BOLI KOSTA

1.060

COSTA RICA

1.060

KROAZIA

490

KUBA

780

EKUADOR

1.060

AEB (ERDIALDEA)

910

AEB (EKIALDEKO KOSTA)

750

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.170

EGIPTO

660

EL SALVADOR

1.060

ARABIAR EMIRERRIAK

810

ETIOPIA

890

FILIPINAK

1.260

GABON

1.060

GEORGIA

860

GHANA

1.060

GUATEMALA

1.060

GINEA BISSAU

780

GINEA KONAKRY

820

EKUATORE GINEA

900

HONDURAS

1.060

INDIA

1.250

INDONESIA

750

IRAN

1.060

IRAK

1.100

ISLANDIA

740

ISRAEL

660

JAMAIKA

1.000

JAPONIA

1.660

JORDANIA

900

KAZAKHSTAN

990

KENYA

980

KIRGIZISTAN

1.110

KUWAIT

1.040

LIBANO

740

LIBERIA

820

LIBIA

660

MADAGASKAR

1.470

MALAYSIA

1.000

MALAWI

1.330

MALI

1.040

MAURITANIA

660

MEXIKO

910

MOLDAVIA

660

MONGOLIA

1.390

NAMIBIA

1.350

NEPAL

1.360

NIKARAGUA

1.060

NIGERIA

660

ZEELANDA BERRIA

1.630

OMAN

980

PAKISTAN

1.080

PANAMA

1.060

PARAGUAI

1.300

PERU

1.300

PUERTO RICO

820

QATAR

890

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

950

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

1.180

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

740

ERRUSIA

830

SENEGAL

740

SERBIA-MONTENEGRO

490

SINGAPUR

1.350

SIRIA

740

SOMALIA

980

SRI LANKA

1.150

HEGOAFRIKA

1.010

THAILANDIA

1.180

TAIWAN

1.250

TUNISIA

350

TURKMENISTAN

1.140

TURKIA

620

UKRAINA

480

URUGUAI

1.380

UZBEKISTAN

960

VENEZUELA

1.060

VIETNAM

1.630

YEMEN

900

ZAMBIA

1.380

ZIMBABWE

1.370

MOT.

HERRIALDEA

BIDAIARAKO DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GEHIENEZ

MA

MAROKO

290

MA

NORVEGIA

550

MA

SUITZA

460

EB

ALEMANIA

370

EB

AUSTRIA

490

EB

BELGIKA

330

EB

BULGARIA

740

EB

ZIPRE

570

EB

DANIMARKA

370

EB

ESLOVAKIA

450

EB

ESLOVENIA

430

EB

ESTONIA

500

EB

FINLANDIA

430

EB

FRANTZIA

390

EB

GREZIA

450

EB

HUNGARIA

570

EB

IRLANDA

350

EB

ITALIA

370

EB

LETONIA

310

EB

LITUANIA

430

EB

LUXENBURGO

390

EB

MALTA

570

EB

HERBEHEREAK

400

EB

POLONIA

570

EB

PORTUGAL

270

EB

ERRESUMA BATUA

350

EB

TXEKIAR ERREPUBLIKA

570

EB

ERRUMANIA

300

EB

SUEDIA

490

5. ERANSKINA

Enpresek kanpoko sustapenerako egiten dituzten ekintzen diru-laguntzen justifikazioa. 2014

1.–Identifikazio datuak.

Izena edo sozietatearen izena:

IFZ:

Helbidea:

P.K.:

Herria:

Telefonoa:

Faxa:

Web orria:

Harremanetarako pertsona:

Helbide elektronikoa:

Espediente zk.:

2.–Fakturen zerrenda.

Eredu hau egiteko arauak:

1. Fakturak ekintzen arabera taldekatuko dira, ekintza mota eta ekintza bera goitibeherako menutik hautatuta.

2. Ordainagiriak fakturekin batera aurkeztu beharko dira eta aurkeztu den ordainagiri mota hautatuko da goitibeherako menutik.

3. Ilara gehiago erantsi behar badituzu, egin klik Ikusi / Tresna-barra / Inprimakia aukeran eta gero giltzarrapoan; jarraian, gehitu behar diren ilarak, kopiatuz. Behin gehiturik, berriz babestu dokumentua giltzarrapoan klik eginez goitibeherako zerrendek funtziona dezaten.

HERRIALDEA

EKINTZA MOTA

(hautatu)

EKINTZA

(hautatu)

FAKTURA ZK.

DATA

HORNITZAILEA

ZENBATEKOA (BEZa GABE)

ORDAINAGIRIA

(hautatu)

3.–Agiri osagarriak.

Fakturen kopiak. Behar bezala beteta. Faktura bat behar bezala beteta egoteko, honako hauek izan behar ditu:

–Fakturaren data.

–Faktura zenbakia.

–Igorlearen sozietate-izena eta IFZ, baita entitate onuradunarena ere.

–Fakturan sartutako gastuaren deskribapena.

–Unitatearen zenbatekoa.

–BEZaren edo PFEZaren eta abarren xehetasuna, hala balegokio.

Oharra: fakturak soilik onartuko dira baldin eta haien datak badaude enpresako programaren epearen barruan.

Ordainagirien kopiak. Benetan egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena.

–Bankuko egiaztagiriaren kopia (txekea, transferentziaren agindua, letrak, zor-agiriak, etab.) eta jatorrizko banku laburpena.

–Internet. Interneten bidez eskuratutako agiriak (egiaztagiria eta laburpenak) onartzen dira, baldin eta inpresio data operazio dataren ondokoa bada. Kontuaren titularra nor den zehaztu behar da.

–Transferentziaren zordunketa jatorrizkoa, xehetasun guztiekin. Kontuaren titularra eta ordainketaren onuraduna zehaztu behar dira.

–Kreditu txartelarekin ordaintzen denean, txartel horren hileko laburpenaren kopia eta ICEX Next enpresaren kontuan kargua jasotzen duen bankuko laburpen jatorrizkoa edo elektronikoa.

Salbuespenez onartzen da ordainketa operazioa zehazten duen bankuko entitatearen ziurtagiria.

–Eskudiruzko ordainketen kasuan: ez dira onartuko aurreko ataletan zehaztutako dokumentuen bidez justifikatzen ez diren ordainketak. Salbuespenez onartuko da zenbateko txikiak, 600 eurotik beherakoak beti, eskudiruz ordaintzea, atzerrian egiten diren gastuetarako, izaeragatik eta salbuespeneko inguruabarrengatik beharrezkoak direnean (ordainketak itzultzaileei edo azafatei atzerrian, etab.). Kasu horietan, hartu-agiria erantsi beharko da, hornitzaileak sinatua.

Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena.

Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-sarreren edo diru-laguntzen zerrenda zehatza, zenbatekoa eta haren jatorria adierazita.

Bestelako dokumentazioa.

–Zabalkuntza-sustapenerako materiala prestatzen den kasuan: egindako pieza bakoitzaren jatorrizko alea, edo web orriaren edo merkataritza atariaren helbidea, hala balegokio.

–Publizitatearen kasuan: zer komunikabidetan txertatzen den, haren kopia bat, eta, Interneteko publizitatearen kasuan, pantailaren inpresio bat txertaketa ikusgai dagoela.

–Patente eta marken erregistroaren kasuan: araudia edo homologazioa justifikatzen duen agiria esportazioko herrialdean.

–Merkatuak aztertzeko bidaien kasuan bidaia egitearen ziurtagiria, ereduaren arabera (6. eranskina).

–Gaur egungo bezeroen edo bezero potentzialen bidaien kasuan, bidaia egin duen pertsonaren bisita txartela.

Ebaluazio inkesta.

–Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk: beharrezkotzat jotzen den dokumentazio osagarria eskatzen ahal da gastua behar bezala justifikatzeko.

6. ERANSKINA

Kanpoko sustapenerako 2014ko deialdia

Bidaiaren ziurtapena

(Enpresaren idazpurua)

Bidaiaren ziurtapena:

Izena: ....................................................

(Izena eta bi deitura)

Entitatearen legezko ordezkaria,

(Espainiako enpresaren izena)

IFZ:

ZIURTATZEN DU:

Izena: ....................................................

(Izena eta bi deitura)

aipatutako .................. enpresako langile eta kargudunak .....................(e)ko egune(t)an bidaia bat egin zuen ......................(e)ra

(Ibilbide osoa, joana eta etorria)

honako hau dela eta:

Eta horrela ager dadin Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan, aitorpen hau sinatu eta zigilatu da, ..........................(e)an, 201.....(e)ko ...................aren ...............(e)an.

Stua.: ................

(Legezko ordezkariaren izena eta kargua enpresan)

EBALUAZIO INKESTA.

Enpresa nazioartekotzeko 2014ko laguntzak

Izena edo sozietatearen izena:

IFZ:

Espedientea:

Eskatu ohi dituzu Nafarroako Gobernuaren nazioartekotzeko diru-laguntzak?

Bai Ez.

Nola izan zenuen diru-laguntza honen berri?

Interneten nabigatuz/jardunaldi batean/telefonoz galdetuta/beste enpresa batek kontatuta/Preskripzio baten bidez (aholkularitza, elkartea, GPT)/Instituzioetara joanda (Ganbera/CEIN/Gobernua).

(1etik 5era bitarteko puntuazioa eman; 5 da altuena).

1.–Deialdiaren oinarriak.

Deialdia: ICEX Next osagarria/Aholkularitza/Nazioartera elkarturik ateratzea.

–Eskuratzeko betebeharrak:

–Balorazio irizpideak:

–Aurkezteko epea:

–Lanak egiteko epea:

–Diruz laguntzekoak diren gastu motak:

Iruzkinak:

2.–Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren lanari buruzko iritzia.

–Irisgarritasuna (bulegoko harrera, telefono bidezkoa, e-mailez bidezkoa...)

–Deialdiaren zabalkundea:

–Dokumentazioa aurkezteko erraztasuna:

–Gardentasuna (ebaluaziorako, informaziorako eta emateko irizpideak).

Iruzkinak:

3.–Inplikazio maila eta emaitzak proiektuko enpresarentzat.

–Proiektuan parte hartzen duten langileak:

–Barneko koordinazioa:

–Lortutako emaitzak:

Iruzkinak:

4.–Prozesuan enpresarentzat eskuratutako eskumenak.

–Lehia-esparruaren eta merkatu objektiboaren gaineko ezagutza:

–Aukeren bilaketa:

–Merkataritzarako gaitasunak:

–Enpresen artean lankidetza izateko gaitasunak:

–Enpresa kudeatzeko gaitasunak:

Iruzkinak:

Deialdiaren balorazio globala:

Iragarkiaren kodea: F1412605