194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa xehakatua, Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 74. artikuluan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Andosillako Udal Planean, Andosillako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen III. tituluko 74. artikuluari dagokionez.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko onespen hau, eta onetsitako aldaketaren gaineko dokumentuaren ale bat Sustapen Departamentura igorriko da, behar bezala eginbidetuta.

Andosillan, 2014ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

74. artikulua.

Herrian, oro har, hegalkinak onartzen dira, baldintza hauek betetzen badituzte:

–Ukituriko eremu publikoa 6 m zabal baino gehiago izatea, lerrokaduren arteko distantzia perpendikularraren arabera, izanik horiek kanpokoak eta etxesaileko patio barnekoak. Nolanahi ere, ez dira onartuko, non ez den eraikina atzeraematen eraikinaren lerrokadura nahitaezkoa ez den tokietan. Aitzineko araudia ez da kontuan hartuko Alde Zaharreko fatxadak zaharberritzen edo eraberritzen direlarik, hegalkinaren hasiera zabalera bere horretan utziko baita.

–Alde Zaharrean onartzen dira zentzu bertikaleko balkoi eta begiratokiak, fatxadatik 0,50 m baino gutiago ateratzen ez badira, baita 6 m zabal baino gutiago diren karriketan ere.

–Gehieneko hegalkinaren sakonera karrikaren zabaleraren %10 izanen da, betiere lehen paragrafoari men egiten bazaio, salbu eta erakinak industriarako lurzoruaren ondoan edo aitzinean baldin badaude; orduan 1,25 metroko hegalkina izaten ahalko dute, gehienez, industriarako lurzatien aldera, espaloiaren zabealeratik atera gabe.

–Gehieneko hegalkinaren sakonera 1,25 m izanen da, guztira.

–Hegalkinaren luzerak, fatxadaren lerroaren arabera, fatxadaren bi herenak estaltzen ahalko ditu, hegalkinaren gehieneko luzera 7,50 m izanik.

–Nolanahi ere, zona edo unitate bakoitzeko arau partikularretan xedatuari jarraituko zaio.

–Hegalkinak egiten ahalko dira lehen solairutik goiti, hura ere barne.

Irizpide hauek balkoi, erlaitz eta teilatu-hegaletan ere erabiltzen ahalko dira, 75. artikuluan aipatzen den gisara.

Iragarkiaren kodea: L1413087