2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Musika eta Dantza eskolako udal patronatuaren
2014ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2014ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Musika eta Dantza eskolako udal patronatuaren 2014ko plantilla organikoa aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1413097