3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-244
Ebroko Ur Konfederazioko komisarioak 2014ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera eman zaio ondotik aipatzen den ur aprobetxamenduaren eskubidea amaitzeko espedienteari, hiru urtez jarraian ustiatu gabe dagoelako. Ur publikoen aprobetxamendu hori Santiago Juan Enériz Ruizi eta Jesús Bonifacio Enériz Ruizi eman zitzaien, Ebroko Ur Konfederazioaren 2005eko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez. Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuko B ataleko 56. liburukian, 100. orrian inskribatu zen. Urak putzu batetik hartzen dira, Queiles ibaiaren eskuinaldean, Ablitasko udal mugapean (Nafarroa), ureztaketarako. Aprobetxamenduen amaiera Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduko 163. artikulua eta hurrengoak betez egin da.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura onek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko uztailaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1412173