3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-726
Explotaciones Ganaderas Feligres, S.L.k lur azpiko uren aprobetxamendua eskatu du, Ebro ibaian, ezkerraldean, dagoen putzu batetik ura hartzeko, La Picadera alderdian (194. lurzatia, 8. poligonoa), Tuterako udal mugapean (Nafarroa), udal mugape horretan berean (Nafarroa), 8. poligonoan, 190. eta 191. lurzatietan behi aziendako 345 bururi hornidura emateko, eta 8. poligonoan, 192. lurzatian etxeko erabileretarako, ez edateko; horretarako, 3.380 m³-ko bolumena eskatzen du urtean, eta 0,097 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean.
Aprobetxamendurako, funtsean, putzu bat erabiliko da, 3,5 m-ko sakonera eta metro bateko diametroko sekzio zirkularra duena; behar den emaria 1,6 ZP-ko potentzia duen xurgatze ponpa batekin (motoponpa) aterako da; ponpa horrek 1 l/s-ko emaria jasotzeko gaitasuna du.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko ekainaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1412157