194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-11

2014ko ekainaren 24an ofizioz ireki zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubideak amaitzeko espedientea, aprobetxamendua iraungi egin baita, agerikoa denez egungo jabeek erabiltzeari utzi diotela.

Ezaugarriak:

Titularra: Encarnación Mues Cordón.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: bi putzu, Arribako Iturbero errekaren eskuinaldean (Txulapain ibaia).

Alderdia: San Urbano. Poligonoa: 14. Lurzatia: 154.

Udalerria: Berriobeiti - Berriogoiti (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 1,73 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 1998ko martxoaren 10ean emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroaren C Ataleko 22. liburukia, 30. orrialdea.

Xedea: ureztatzea.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1412047