194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-17

2014ko ekainaren 24an ofizioz ireki zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea amaitzeko espedientea, ura botilaratzeko enpresa eta jarduera bera desagertu direla ikusirik iraungi baita.

Ezaugarriak:

Titularra: José Ignacio Labiano Ilundain eta Gotzon Badiola Arcocha.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: putzu bat, Arakil ibaiaren eskuinaldean.

Alderdia: Elkai.

Udalerria: Arteta - Ollo (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 4,44 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2000ko martxoaren 13ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 23. liburukia, 70. orria.

Xedea: industriako beste erabilera batzuk (ura botilaratzea).

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da eskubidearen titularrari jakinarazteko, zuzenean jakinarazi ezin izan zaiolako edo helbiderik ezagutzen ez zaiolako, eta halaber jende orok jakin dezan. Eskubidearen amaierak edota aprobetxamendurako obra eta instalazioen aztarnek kalte egiten dietela uste dutenek, eskubidearen titularrak barne, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioan, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 14an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1412043