194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2014ko abuztuaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko aurrekontuan 2/2014 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatuaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez, aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz. Batzar Orokorrak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia 2014ko irailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, honako iragarki hau argitaratzen da.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 191.841,84 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 191.841,84 euro.

GASTUAK:

Kreditu gehikuntzak (143.664,60 euro).

Kreditu bereziak: 39.280 euro.

Kreditu gerakina sartzea. 8.897,24 euro.

Gastuak, guztira: 191.841,84 euro.

Lakuntzan, 2014ko irailaren 26an.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1413083