194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza bertze baten eskutan uztea

90/2013 Ebazpena, 2014ko irailaren 29koa, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buru Javier Linto Iriartek emana; haren bidez, Mankomunitateko buruaren eginkizunak Fermín Julián García Gobeo buruordearen esku utzi dira.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoarekin bat, eta 2014ko otsailaren 18ko ebakuntzaren ondorioz.

EBATZI DUT:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko burutzaren eginkizunak Mankomunitateko buruorde eta Urrotz-Hiriko alkate Fermín Julián García Gobeoren esku uztea.

Ebazpen akta luzatzen dut, alkateak idazkaria naizen honen aitzinean sinatuta, horren fede ematen baitut.

Urrotz Hirian, 2014ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1413126