2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
4. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2.318,67 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, Udalaren 2014ko aurrekontu orokorreko gastuen 531,60102 kontu-sailari dagokionez (Herriko bideen egokitzapena). 870 kontu-sailaren kontura finantzatuko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 37. artikuluan lege beraren 33. artikuluan aginduaz den bezainbatean xedatuari jarraikiz.
Oteitzan, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1413117