194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Herrilurretako aprobetxamenduak enkantean

Helburua: belarrak errentan ematea “Biscasa” alderdian.

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Hasierako prezioa: 4.300 euro urtean. Errentamendu aldia: 2015eko urtarrilaren 1etik (esleipenaren eguna) 2023ko abenduaren 31ra arte.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun balioduneko 13:00ak arte.

Nabaskozen, 2014ko irailaren 19an.–Kontzejuko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L1413124