2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
04, 05 eta 06. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalaren 2014ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedienteak. 2014ko 04, 05 eta 06. espedienteak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Martzillan, 2014ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1413086