2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, industrialdeko 105, 106 eta 108. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2014ko abuztuaren 7an egin bilkuran, aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako Udal Planean, Itzako 105, 106 eta 108. lurzatiko eraikinik gabeko lurzorua industriarako lurzoru eraikigarri bilakatzeko. Sustatzaileak: Plásticos Alser (108. lurzatia), Sernaplast (106. lurzatia) eta Seral Plastic Ibérica, S.L.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Itzan, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1413072