194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Herrilurren gaineko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

2014ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an, baita Udalaren iragarki oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu osoa argitara ematen da honen ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarra har dezan.

Uharten, 2014ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Iñaki Crespo San José.

TESTU ERANTSIA

Honako paragrafo hau erantsi da:

8.2. artikulua. Diru-laguntza zehatz baten oinarri arautzaileak onetsita, hurrengo ekitaldietan aurrekontuan diru-izendapenik baldin bada, jadanik onetsitako oinarrien indarraldia luzatuko da, aldaketarik sartu ezean. Urteko deialdi bakoitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki oholean eta ohiko tokietan argitaratuko da, ezartzen diren egunetan.

Iragarkiaren kodea: L1413137