1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2014ko irailaren 2koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko San Joan Jainkoarena Ospitalea entitatearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusirik Iruñeko San Joan Jainkoarena Ospitalea entitatearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kodea: 31003772011981), Erregistroan 2014ko abuztuaren 29an sartu zena eta entitatearen legezko ordezkariek eta entitateko sindikatuen ordezkariek 2014ko apirilaren 30ean sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2014ko irailaren 2an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
IRUÑEKO ETA TUTERAKO “SAN JOAN JAINKOARENA” OSPITALEKO HITZARMEN KOLEKTIBOA LUZATZEKO AKORDIOA
Behean sinatzen dutenek, Iruñeko eta Tuterako “San Joan Jainkoarena” ospitaleko enpresako hitzarmen kolektiborako 2014ko martxoaren 13an eratutako negoziazio mahaia osatzen baitute, enpresak 2013ko abenduaren 13an egindako salaketa dela eta, negoziazio mahaia eratzeko bileran alderdiek azaldutako jarrerekin bat, hurrengo akordioak egin dituzte:
AKORDIOAK:
Lehendabizikoa.–Iruñeko eta Tuterako “San Joan Jainkoarena” ospitaleko hitzarmen kolektibo osoaren luzapena izenpetzea; hura 2013ko uztailaren 5ean izenpetu zuten alderdiek, eta 2014ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.
Bigarrena.–Luzapenaren indarraldia eta iraupena:
Luzapen honek 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko irailaren 30era artean izanen du indarra, eta isilbidezko luzapena izanen du, urtebetez, bi alderdietako bakar batek ere salatzen ez badu, hasierako indarraldia edo ondoko luzapena bete baino 15 egun lehenago, gutxienez.
Salaketarik bada, Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluko azken lerroaldean aurreikusten den aurreraeraginaren aldia hasiko da, eta hitzarmena berriz negoziatuko da, Langileen Estatutuaren 89.1 artikuluan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.–Bi alderdiek egoki iritziz gero, berriz biltzen ahalko dira oraingo hitzarmen kolektiboa luzapen honen indarraldian berriro negoziatzeko.
Laugarrena.–Adostutako luzapena Nafarroako Gobernuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian den Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan erregistratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan; horretarako, CCOO sindikatuko Miguel Arnedo Lana jaunaren esku gelditzen da akordio hau, tramitazio hori egiteko.
Eta adostasunaren froga gisa, akordio hauek izenpetu dituzte.
Iruñean, 2014ko apirilaren 30ean.
Langileen aldetik, ospitalearen aldetik, “San Joan Jainkoarena” talde independentearen aldetik, CCOOren Komisioen aldetik eta SATSEren aldetik.
Iragarkiaren kodea: F1412030