2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Faltzesko Udal Plan Orokorra, Ayape, Martínez eta Oroz arkitektoek prestatua 2014ko abuztuko datarekin; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat. Orobat erabaki zen lizentziak ematea etetea, gehienez ere bi urtean (abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.3 artikulua), planeamenduak xedetzat hartzen dituen lurralde eremuetan, determinazio berriek hirigintzan indarra duen araubidea aldatzea dakarrenean.
Espediente osoa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute Udalaren bulego orokorretan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Faltzesen, 2014ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1413085