194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ingelesa ikasteko laguntzen deialdia

2014ko irailaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi da ingelesa ikasteko laguntzen deialdia.

Laguntzen bidez finantzatuko dira, partez, 2014an egindako ingelesezko jarduera eta ikastaro guztiak, baita ikastaroen matrikulei dagozkien gastuak ere (urtekoak izan edo ez), 2014an eta deialdi honen eskabideak aurkezteko eskabideak bukatu aitzin formalizatuak badira.

Esteribarren bizi diren lagun guztiei jakinarazten zaie ezen, deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu nahi badute, hura toki hauetan daukatela eskura: Esteribarko Udaletxean (Orreaga etorbidea, 13, behea, 31630, Zubiri), Esteribarko udal kiroldegian (Orreaga etorbidea, 39, 31630, Zubiri) eta web orrian.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 3an hasiko da eta abenduaren 19an bukatuko.

Esteribarren, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1413108