2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa BBEPBko hirigintza fitxetan, 142. etxesaileko 497 eta 498. lurzatiei dagokienez (San Nikolas karrikako 3 eta 5 zenbakiak), Carlos Urzainqui Domínguezek sustaturik. Hasierako onespena
Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko irailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea BBEPBko hirigintza fitxetan, 142. etxesaileko 497 eta 498. lurzatiei dagokienez (San Nikolas karrikako 3 eta 5 zenbakiak), Carlos Urzainqui Domínguezek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik paratu, tramiteko egintza delako.
Lizarran, 2014ko irailaren 23an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1413074