2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Alkatetzaren dekretua. Eskumenak bertze baten esku uztea
89/2014 Ebazpena, irailaren 25ekoa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, Alkatetzaren eskumen guztiak lehen alkateorde María Pilar Blasco Catalánen esku uzten dituena 2014ko urriaren 6tik 12ra.
Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,
Ikusirik alkatea kanpoan izanen dela aurtengo urriaren 6tik 12ra, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoa bete dadin, bertan ezartzen baita alkateordeei dagokiela alkatea izendapen ordenaren arabera ordezkatzea eginkizun guztietan, hura ez dagoenean.
Kontuan hartuz AFEren 47.2 artikuluak, 44. artikuluarekin bat, berariazko eskuordetza egin beharra ezartzen duela,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Alkatetzaren eskumen guztiak lehen alkateorde María Pilar Blasco Catalánen esku uztea 2014ko urriaren 6tik 12ra.
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzari ematea hurrengo osoko bilkura arruntean.
Cortesen, 2014ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.
Iragarkiaren kodea: L1413063