194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Balorazio partzialaren txostena, Barañaingo HAPOko aldaketaren barneko eremuan, 1. poligonoko 720.etik 726.era bitarteko lurzatiei eta 500.ari dagokienez (Eultza sektorea)

Balorazio partzialaren txostena prestatu da Barañaingo HAPOko aldaketaren barneko eremuan, 1. poligonoko 720.etik 726.era bitarteko lurzatiei eta 500.ari dagokienez (Eultza sektorea). 2014ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez erabaki zen hura jendaurrean paratzea, proiektuaren edukiarekin eta dokumentazioarekin bat, eta horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea, interesdunek behar diren alegazioak aurkez ditzaten hogei eguneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Proiektu hori Udal Idazkaritzan dago, interesaturik daudekeen guztien eskura.

Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea betez.

Barañainen, 2014ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1413107