194. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 291,69 m²-ko herrilurra desafektatzea 2. poligonoko 561. lurzatiko E azaleran, Beortiga alderdian, haren erabilpena Javier Echeverría Garcíari lagatzeko, 25 urterako, nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera posible izateko.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1413114