193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartea” izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko irailaren 22ko 10:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak gordailutu direla: “Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartea”. Elkarte horren lurralde eremua Sakanako eskualdea da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehen bi sinatzaileak Tania Gamboa Sáez de Andana andrea eta Iñaki Arana Orzaiz jauna dira.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2014ko irailaren 24an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1413059