193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARAKIL

Udal biztanleen erroldan iraungipenagatik izandako bajen jakinarazpena

Arakilgo Alkateak ebatzi du eranskinean zehazten diren pertsonei Udal honetako Biztanleen Erroldan baja ematea, haien izen-ematea iraungi baita. Baja horiek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldatua) arabera egingo dira. Bajaren data interesdunari egindako jakinarazpenarena bera edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunekoa izango da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egiterik izan ez denez, jakinarazpena aipatutako Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraituz egingo da.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoetakoren bat jarri ahalko duzu:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Arakilen, 2014ko irailaren 24an.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Espedientea: 02/2014. Izen-abizenak: Najat El Aadily. Egoitza txartela edo pasaportea: RZ7537098. Jaiotze data: 06/05/1984. Nazionalitatea: Marruecos. Iraungitze data: 2014/08/16.

Espedientea: 01/2014. Izen-abizenak: Lodleur Legrand. Egoitza txartela edo pasaportea: X08839730 W. Jaiotze data: 23/02/1988. Nazionalitatea: HAITI. Iraungitze data: 2014/08/31.

Iragarkiaren kodea: L1413028