193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

317/2014 EBAZPENA, irailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko giza baliabideen zuzendariak emana, epea irekitzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartuta, plazarik lortu gabe probak gainditu dituzten izangaientzat, edo probak gainditu gabe, bederatzi puntu (haiek gainditzeko puntuazioaren %30) lortu dituztenentzat. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Deialdi horretan, izangaiek zentroak eta kontratazio zerrendak hautatu zituzten, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 4.1 eta 4.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, indarrean baitzegoen une horretan langileak aldi baterako hautatzeko arloan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako.

2014ko abuztuaren 28an, indarra hartu zuen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak uztailaren 4an eman 62/2014 Foru Aginduak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi zituenak. Haren lehen xedapen iragankorrean aurreikusten denez, foru agindu horrek indarra hartzen duen egunean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez lanpostuak betetzeko ebatzi gabe dauden deialdietatik aldi baterako kontratazioetarako zerrendak sortuko dira, foru agindu horretan jasotako arauei jarraikiz prestatuko direnak.

Hortaz, eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendariordeak aurkeztutako txostenarekin bat, lanean berehala hastekoak direnez gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuan plaza eskuratu duten izangaiak, eta, horrenbestez, aldi baterako kontrataziorako zerrenda berriak berehala irekitzekoak direnez gero, beharrezkoa da zentroen/esparruen eta kontratazio motaren hautaketa egokitzea, hasiera batean egin zutena plazarik lortu gabe probak gainditu dituzten izangaiek eta, probak gainditu gabe, bederatzi puntu (haiek gainditzeko puntuazioaren %30) lortu dituztenek, erregulazio berriarekin bat.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bitartez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko onetsi zen deialdian parte hartuta, plazarik lortu gabe probak gainditu dituzten izangaiek, edo probak gainditu gabe, bederatzi puntu (haiek gainditzeko puntuazioaren %30) lortu dituztenek, 10 egun balioduneko epea dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, berariaz adierazteko zer kontratazio mota eta zer lan esparru/zentro hautatu duten, aldi baterako kontratatuak izan daitezen, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera, zeinaren bidez onetsi baitziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

2. Aurreko atalak aipatzen dituen izangaiak, ebazpen honetan adierazten den hautaketa baliatu ezean, zentro/esparru berrietako zerrendetan sartuko ditu ofizioz Administrazioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuari eta Deien Koordinazio eta Kontrolerako Unitateari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei ohartarazten zaie honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2014ko irailaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascués Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1413015