193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza fiskala, Azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten jendea hartzeko orduetan.

Halaber, ordenantza hori Udalaren iragarki oholean jarriko da ikusgai.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1413106