193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

1. poligonoko 1018. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Udalak, 2014ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean erabaki zuen katastroko 1. poligonoko 1018. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. 54.96 m²-ko azalera du, Arriurdiñeta karrikan dago, eta “espazio libre publikoa” da gaur egun. Hemendik aitzina, haren kalifikazioa soberako lurzatia izanen da. Argitara ematen da, hilabetez alegazioak aurkez daitezen.

Orkoienen, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1413071