2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
Oihan enkantea
Kontzejuak, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra. 2.995 ler gorri, 2.358 m³ zur eta 262 m³ enbor txiki egiten dutenak.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren ekainaren 20ko 426/2014 Ebazpenaren bidez baimendua. Los Faulos eta La Cruceta alderdietan dago, PEFC oihan ziurtagiria du.
Hasierako prezioa: 62.832,32 euro, BEZa kanpo.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun balioduneko 13:00ak arte.
Nabaskozen, 2014ko irailaren 19an.–Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1413036