193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Jarduerarako lizentzia

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Tratamiento de Subproductos Agroalimentarios, S.L. Jarduera: nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak bildu, tratatu eta baloratzeko muntadura, Milagroko udal mugapean. Tokia: 2. poligonoa, 441 A, B eta C, 443 A eta B, 444 A eta B, 445 eta 446 A eta B lurzatiak, Milagron.

Milagron, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1413054