193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Alkate udalburuak, Alkatetzaren irailaren 24ko ebazpenaren bidez, ondotik ematen dena erabaki du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 228. artikuluarekin bat, Udalbatzako udalburuari baimena ematen baitio kontratazio mahaiko burutza Udalbatzako bertze kide baten eskuan uzteko.

1. Marta Caro Sadaba eskuordetzea, buru egin dezan La Veguilla P1, El Regadío de Abajo”, “El Altillo” eta “El Soto” alderdietako makalen oihan aprobetxamendua enkante publikoaren bidez behin-behinekoz esleitzeko eratzen den kontratazio mahaian.

2. Eskuordetze hau interesdunari eta kontratazioaren administrazio espedienteari igortzea, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta eskuordetzeak ebazpenaren biharamunetik hartuko duen erabateko indarra eta ondorio juridikoak sortuko.

Mendabian, 2014ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1413035