193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Kepa Joseba García Kanalaetxebarria. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko mekanika lantegia. Tokia: Mota karrika, 2, Faltzes.

Faltzesen, 2014ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1413018