193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: La Casa del Aceite. IFZ: B31635998. Helbidea: Tuterako errepidea, N-121. Jarduera: nekazaritzako makineria eta olioaren etxeko ibilgailuak biltegiratzeko nabea. Tokia: 1. poligonoko 387. lurzatia, Cascanten. Tutera-Tarazona errepidea, z.g.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2014ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1413090