193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2014ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2014ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 8an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aldaketa behin betiko onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Kreditu gehikuntza: 21.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 21.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 21.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 21.000,00 euro.

Abaigarren, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1413056