193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

951/2014 EBAZPENA, irailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduan ezarritako lan eremu bakoitzeko erizaintza unitateak zehazten dituena, iraupen laburreko aldi baterako kontratazioen kudeaketa ondorioetarako.

Osasuneko kontseilariren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduaren bidez, izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratazioak egiteko.

Oro har, izangaiek foru agindu honen II. eranskinean adierazten diren zentro/eremuetatik bi aukeratzen ahalko dituzte gehienez. Hala ere, Erizaintzako langileek eta Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariek gehienez bi aukera egiten ahalko dituzte iraupen laburreko kontratazio zerrendetarako eta zerrenda berezietarako ezarritako lan eremuen artean, aipatu foru aginduaren II. eta III. eranskinetan jasota baitaude.

Aipatu II. eranskinean, iraupen laburreko zerrendetarako, Nafarroako Ospitalegunearen, Tuterako Reina Sofía ospitalearen eta Lizarrako García Orcoyen ospitalearen kasuan aurreikusten denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez zehaztuko dira eremu bakoitzean sartzen diren erizaintza unitateak, hautaketa hori egiteko.

Horrela, lan zentroen/eremuen hautaketa noiz eguneratu daitekeen zain egon gabe, Ebazpen honen bidez, II. eranskin horretan aipatzen diren lan eremuetako bakoitzean zer erizaintza unitate sartzen diren zehazten da.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari onetsitako Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, eta Giza Baliabideen zuzendariak proposatuta,

EBATZI DUT:

1. Iraupen laburreko aldi baterako kontratazioen ondorioetarako, Nafarroako Ospitalegunean ezarritako lan eremuetan erizaintza unitate hauek sartzen dira:

a) Kirurgia Arloa.

–Larrialdietako Operazio Geletako I. Erizaintza Unitatea.

–Larrialdietako Operazio Geletako II. Erizaintza Unitatea.

–Operazio Gela Zentraletako I. Erizaintza Unitatea.

–Operazio Gela Zentraletako II. Erizaintza Unitatea.

–Ama-haurren Operazio Gelako Erizaintza Unitatea.

–Haurren Operazio Gelako eta Ospitaleratu Gabeko Kirurgia eta Anestesiako Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

–Esterilizazioko I. Erizaintza Unitatea.

–Esterilizazioko II. Erizaintza Unitatea.

–Zainketa Intentsiboetako I. Erizaintza Unitatea.

–Zainketa Intentsiboetako II. Erizaintza Unitatea.

–Larrialdietako I. Erizaintza Unitatea.

–Larrialdietako II. Erizaintza Unitatea.

–Anestesia eta Konorteratzeko I. Erizaintza Unitatea.

–Anestesia eta Konorteratzeko II. Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitatea.

–H 3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–H 4 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–N 1 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–N 2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–N 3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–2 G Solairuko Erizaintza Unitatea.

–3 G Solairuko Erizaintza Unitatea.

–4 G Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo 3. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo 4. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo 5. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo Kanpoko Kontsultetako Erizaintza Unitatea.

b) Ama-haurren Arloa.

–Ama-haurren 1. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ama-haurren 2. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ama-haurren 3. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ospitaleratze Pediatrikoko Erizaintza Unitatea.

–Emakumeari Laguntzeko Zentroetako Erizaintza Unitatea.

–Neonatologiako eta Zainketa Pediatriko Intentsiboetako Erizaintza Unitatea.

–Pediatriako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

–Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

c) Arlo Medikoa.

–Zainketa Koronarioen eta Azterketen Erizaintza Unitatea.

–D1 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–D3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Eguneko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitatea.

–Errehabilitazioko I. Erizaintza Unitatea.

–Errehabilitazioko II. Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitatea.

–Dialisiko I. Erizaintza Unitatea.

–Dialisiko II. Erizaintza Unitatea.

–A 2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–D 2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–E 1 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–E 2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–N 4 Solairuko Erizaintza Unitatea.

–5 G Solairuko Erizaintza Unitatea.

–6 G Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Psikiatriako I. Erizaintza Unitatea.

–Psikiatriako II. Erizaintza Unitatea.

–Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitatea.

d) Azterketen eta proba osagarrien Arloa.

–Erizaintzako I. Erizaintza Unitatea.

–Erizaintzako II. Erizaintza Unitatea.

–Erizaintzako III. Erizaintza Unitatea.

–Erizaintzako IV. Erizaintza Unitatea.

–Erizaintzako V. Erizaintza Unitatea.

–Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitatea.

–Erradiodiagnostikoko I. Erizaintza Unitatea.

–Erradiodiagnostikoko II. Erizaintza Unitatea.

–Erradiodiagnostikoko III. Erizaintza Unitatea.

–Prozesu Hematologikoetako Erizaintza Unitatea.

–Analisi Klinikoetako Erizaintza Unitatea.

–Mikrobiologia eta Genetikako Erizaintza Unitatea.

–Preanalitika eta Kalitatearen Kudeaketaren Erizaintza Unitatea.

–Erradioterapia, Erradiofisika eta Medikuntza Nuklearreko Erizaintza Unitatea.

–Farmaziako I. Erizaintza Unitatea.

–Farmaziako II. Erizaintza Unitatea.

–Anatomia Patologikoko Erizaintza Unitatea.

–Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Erizaintza Unitatea.

2. Iraupen laburreko aldi baterako kontratazioen ondorioetarako, Tuterako Reina Sofía Ospitalean ezarritako lan eremuetan erizaintza unitate hauek sartzen dira.

a) Kirurgia Arloa.

–Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

–2. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Erizaintza Zerbitzua (erizaintzako laguntzaile ibiltariak barne).

b) Arlo Mediko eta Ama-haurren Arloa.

–3. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitatea eta Osasun Mentaleko Zentroa.

–4. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Erditzeen eta Zeladoreen Erizaintza Unitatea.

c) Zainketa Berezien eta Larrialdien Arloa.

–KZBUko eta Hemodialisiko Erizaintza Unitatea.

–Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

d) Kontsulten eta Zerbitzu Zentralen Arloa.

–Kanpoko Kontsultetako eta Onko-Hematologiako Erizaintza Unitatea.

–Erradiologiako eta Irakaskuntzako Erizaintza Unitatea (erizain ibiltariak barne).

–1. Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Farmaziako Erizaintza Unitatea.

3. Iraupen laburreko aldi baterako kontratazioen ondorioetarako, Lizarrako García Orcoyen Ospitalean ezarritako lan eremuetan erizaintza unitate hauek sartzen dira:

a) Ospitalizazio eta Kontsulten Arloa.

–Lehen Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Bigarren Solairuko Erizaintza Unitatea.

–Ama-haurren Erizaintza Unitatea.

–Erradiodiagnostikoko eta Kontsultetako Erizaintza Unitatea.

b) Arlo kirurgikoa eta proba osagarriena.

–Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

–Larrialdietako, ZIU mugikorreko, KZBUko eta Zeladoreetako Erizaintza Unitatea.

–Laborategiko, Errehabilitazioko eta Farmaziako Erizaintza Unitatea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Plangintzaren Zuzendariordetzari, Langileriaren Garapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari eta Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari eta Erizaintzako Zuzendaritzari, baita García Orcoyen Ospitaleko eta Reina Sofía Ospitaleko Erizaintza Zerbitzuari eta Langileriaren Zerbitzuari ere.

Iruñean, 2014ko irailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1413105