193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1974/2014 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Edurne Suárez Urrutia andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena administrari laguntzaile lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 483/2014 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 214/2010 prozedura laburtuari dagozkion autoetan 2011ko abenduaren 1ean emandako epai irmoa bere horretan betetzeko agindu zen.

Aipatu epai irmoa betetzearren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1. oinarrian xedatutakoaren arabera, oposizioko epaimahaiak Edurne Suárez Urrutia, desgaitasunak dituztenentzako erreserba txandakoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituen izangaia delako eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen delako. Deialdia 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n; aldiz, akats zuzenketa, 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Hark aurkeztutako dokumentazioa aztertuta eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Edurne Suárez Urrutia andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko, eta plantillan 31767 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak Iruñean du destinoa.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izangai izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostuak D mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izangaia, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura igortzea, baita Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Gizarte Prestazioen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura ere, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2014ko irailaren 15ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1412954