1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
490/2014 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 404/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunen aldaketak ebatzi ziren, 2014-2015 ikasturterako.
Antzemanda bi ikastetxe ez direla sartu ekainaren 27ko 404/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, haien unitateen eboluzio naturala aldatu baita eranskin horretan jasota gelditu gabe.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Ekainaren 27ko 404/2014 Ebazpena aldatzea, haren 1. eranskinean ondoko ikastetxeak sartzeko:
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA |
2013-2014 | 2014-2015 |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
Lizarra | Lizarra Ikastola | 13 | | 12 |
Sarriguren | Santa María la Real | 23 | | 24 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2014ko abuztuaren 20an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1411863