4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA
Ediktua. 569/2014 prozedura
Nik, Fátima Elorza Arizmendi andreak, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Francisco Javier Salazar Corcuera jaunak eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, La Cocina de Antaño, S.L.ren, Asepeyo Mutuaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka, Gizarte Segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 569/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:
Zitazio zedula:
Zitatzeko agindu duen agintaria:
Bilboko Lan Arloko 10. Epaitegiko idazkari judiziala.
Zein auzitan:
Goian aipatutakoan.
Noiz eman den horretarako ebazpena:
2014-06-17.
Zitatzen den pertsona:
La Cocina de Antaño, S.L., alderdi demandatua den aldetik.
Zitazioaren xedea:
Judiziora agertzea aipatu kontzeptuan.
Non agertu behar duen:
Epaitegi honetako bulego judizialean, goian aipatutako helbidean, 8. judizio-aretoan. Barroeta Aldamar, 10, lehen solairua.
Eguna eta ordua:
2015eko otsailaren 12an, 10:20an.
Judizioa egin aurretik nortasuna frogatu beharko du bulego judizialeko idazkari judizialaren aurrean (Justizia Jauregiko zazpigarren solairuan), judizioa egin baino hamar minutu lehenago gutxienez. Prozesuko ordezkariek ere berdin frogatu beharko dute nortasuna, halakorik bada.
Legezko ohartarazpenak:
1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria dela deklaratu beharrik izan gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).
2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua). Frogabideak agiriak badira, behar bezala aurkeztuak, ordenatuak eta zenbakituak egon beharko dute (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94. artikulua).
Dena dela, aldez aurretik, beste alderdiari helarazi behar diozu edo aurrez aurkeztu behar duzu, euskarri informatikoan ahal izanez gero, judizio ekitaldia baino bost egun lehenago, erabili nahi duzun agiri edo aditu froga, baldin eta, tamainagatik edo konplexutasunagatik, komenigarria bada proba egin aurretik aztertzeko aukera ematea (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.4 artikulua).
3.–Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, erabakitako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94.2 artikulua).
4.–Aditzera ematen zaizu alderdi demandatzailea judizioan agertuko dela. Zuk ere horietako profesional batekin agertzeko asmorik baldin baduzu, Epaitegiari jakinarazi beharko diozu, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez baduzu, ulertuko da uko egiten diozula judizio egintzan profesional horiez baliatzeko eskubideari (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 21.2 artikulua).
5.–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehen idazkian edo agertzen zaren lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituzu (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).
Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; zure betebeharra da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko diozu, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).
6.–Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo bestela idazkari judizialaren aurrean aurkeztuz izendatu behar da ordezkaria.
7.–NANa, pasaportea edo egoiliar txartela ekarri behar duzu ekitaldira.
Bilbon (Bizkaia), 2014ko ekainaren 17an. Idazkari judiziala.
Eta La Cocina de Antaño, S.L.ri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Bilbon, 2014ko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.
Iragarkiaren kodea: J1412288